Aukeratu zure Gradu / Master Amaierako Lanaren gaia
Unibertsitateko ikasleek gai bat aukera dezakete beren GAL/MALa horren inguruan egiteko, bai irakasle bakoitzaren gai-eskaintzan oinarrituta, edo bere gaia proposatu dezakete eta horretarako tutore bat bilatu.
MgE-tik zurekin hitz egin dezakegu eta zure interesekin bat datozen gaien eta tituluen proposamen posibleak kontrastatu edo eztabaidatu ditzakegu. Hona hemen proposatzen dizkizugun gai orokor batzuk: Finantza Etikoak, Ekintzailetza Ekonomia Sozial eta Solidarioan, Ekonomia Feminista, Ekonomia Zirkularra, Erantzukizun Sozial Korporatiboa, Globalizazio Neoliberala eta Giza Eskubideak, Garapenerako Politiken Koherentzia, Justizia Fiskala, Inbertsio Sozialki Arduratsua, Hezkuntza Kritikoa, Garapen Iraunkorreko Helburuak, Kooperatibismoa edo Desazkundea.
Edozein gai eskubideen ikuspegitik azter daiteke, politika ekonomikoek eta enpresa-praktikek desberdinkerien egiturazko kausetan dituzten eraginak salatuz eta “bizitzaren jasangarritasunarekiko” konpromezua bultzatzeko alternatiba eraldatzaileak ikusaraziz. Hau da, ikuspegi hori Gizarte Zientziekin lotutako ikasketa guztietan aplika dezakegu, eta ez soilik Ekonomiarekin eta Enpresarekin lotutakoetan: Psikologia, Soziologia, Politikak, Zuzenbidea, Komunikazioa… eta nola ez Hezkuntza.
GURE LAGUNTZAREKIN LANDU DITZAKEZUN GAI ZEHATZ GUZTIAK IKUSTEKO, SAKATU HEMEN
GAL/MALren baterako tutorizazioa
MgEk GAL/MALren baterako tutorizaziorako lankidetza-hitzarmenak sinatu ditugu hainbat unibertsitaterekin.
Zure tutore akademikoaz gain, MgE-ek lagunduko dizu zure lan akademikoa definitzeko, garatzeko eta amaitzeko prozesuan. Zurekin adostuko dugu kasu bakoitzari hobekien egokitzen zaion jarraipena egiteko modua. Eta hori guztia lan horiek egiten diren zorroztasun zientifikoarekin!
Tutoretza partekatuaren bidez, sistema ekonomikoari eta horrek pertsonengan eta planetan dituen eraginei buruz modu kritikoan hausnartzen lagundu nahi dizugu, baita eredu sozio-ekonomikoa eraldatzeko egungo ekimenak ezagutzeko aukera eman ere. Zure intereseko gaiak GJHekin lotzen ere laguntzen dugu, 2030 Agendaren jarraipena Garapenerako Politiken Koherentziaren ikuspegitik egiteko, zure graduko edo graduondoko ikasketetan nahitaez txertatutako ikerketa-ekimenen bidez.
Zer baliabide ditugu zure GAL/MALaren tutoretza egiteko?
- Gure argitalpen propioekin Egiten ditugun proiektuen bidez lortutako esperientziarekinAntolatzen ditugun ikastaroetara eta prestakuntza-jardueretara joanda – jarrai gaitzazu gure sare sozialetan jarduera hauen berri izateko edo harpidetu zaitez buletinera!Gure sareen eta lantaldeen bidez ezartzen ditugun lankidetzekin
- Lan akademiko eraldatzaileak egiteko gidarekin
GAL/MALko gai batzuk kontsulta ditzakezu gure proposamenen katalogoan edo zurea egin diezagukezu.
Kontsulta zehatza
Zure GAL/MAL martxan badago, gure iradokizunak, ikuspegiak eta bibliografia partekatu ditzakegu zurekin edozein unetan, eta elkarri ekarpenak egin diezaiokegu, zure ikerketa-gaian ikuspegi tokikoa-globala, generokoa, ekologikoa eta giza eskubideena txertatzeko.
Zure Gradu / Master Amaierako Lana argitaratzea eta ikusaraztea
Zure GAL/MAL MgEren baterako tutorizazioan egiten baduzu, zure lana argitaratzea eta ikusaraztea sustatuko dugu, beti zure baimenarekin:
- Gure web orriaren bidez (hemen ikusi ditzakezu adibide batzuk)Gure hedapen-kanalen bidezKolaboratzen dugun komunikabideetanAntolatzen ditugun prestakuntza-jardueretan
Bidezko ekonomiarekin lotutako zure GAL/MAL egiten baduzu edo egin baduzu, zure esperientzia partekatzen ere lagun diezazukegu, gure proiektuetan jasotako sari, kongresu eta partekatze-espazioetara aurkeztuz. Jarraian dituzu adibide batzuk, hauen azken edizioa bilatzera animatzen zaitugu zure lana aurkezteko: